17 septiembre, 2018

Fesia Technology

Fesia Technologyk estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako gailu terapeutikoak fakrikatzen ditu. Estimulazio mota honen helburua  errehabillitazio-maila guztietan pertsonen independentzia eta bizi-kalitatea modu iraunkor batez hobetuz joatea da, hain zuzen. Horretarako neuro-errehabilitaziozko terapietarako estimulazio elektriko funtzionalean oinarritutako gailu medikoen belaunaldi berri bat ari gara lantzen.

Fesiaren helburua iktusa edo gaixotasun neuromuskularrak jasan dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetzea da, beren errehabilitazio-prozesuaren maila guztietan, estimulazio elektriko funtzionaleko teknologia berri batean oinarritzen diren gailu medikoak erabiliz.

 

Sendagileei, terapeutei eta gaixoei beren helburuak lortzeko bidean elkarrekin lan egiteko aukera ematen dieten gailu-sail bat eskaintzen dugu. Gure teknologiak  estimulazio elektriko funtzionalean egin diren azkeneko aurreramendu tekniko guztiak jasotzen ditu, eta estimulazio hori eskuragarria eta erabilerraza bihurtzen du, eta gaixoek aukera dute beren errehabilitazio-prozesuan zehar terapia-saio luzeagoak egiteko

 

Grants and Awards

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No. 816385

[child_pages]